Castirgaluk ezaguera diruan bihurtzen du guztiz pertsonalizatutako eta enpresan bertan jarraitutako proiektuen bitartez. Proiektu horiek enpresaren beharretara eta helburuetara egokitzen dira. Proiektuen helburuak honelakoak izan daitezke:
Ezaguera aplikatuak balio erantsia ez dauzkaten piezen akabera lanak edo gehitzen diren produktuak optimizatzeko edo kasu batzuetan ezabatzeko aukera ematen du. Kostu murrizketa proiektu guztien buruan oinarritzen da.
Soluzio zuzena topatzeko akatsen identifikazio zehatza egitea eta prozesua behatza erabakigarria dira. Sarritan prozesuan gertatzen dena barneko espezifikazioarekin ez dator bat.
Normalki diseinuak kontserbakorrak dira prozesuaren desbideraketak xurgatzeko. Hoberen eta iraunkortasun diren prozedurak beharrezkoak dira eredu plaken optimizazioa burutzeko.
Ekipamendu guztiak, beraien konexioak eta prozedurak abiarazteko aparteko gorabeherei irtenbidea aurkitzeko egokitu behar dira, serie-fabrikazioa lehenbailehen sustatzeko.
Operadoreen eta gainbegiraleen trebakuntza aurreratuta den metalurgian beharrezkoa da produktu batzuen gehikuntza, punta puntako teknologiaren posibilitateak eta gaur egungo prozedura hoberenak ulertzeko. Honelako proiektuak akatsak eta prozesuko geldialdiak saihesteko nahitaezkoak dira.
Moldekatzeko makina ekipamendu garrantzitsuena da eta etekin handiena atera behar zaio. Prozedurak eta beste ekipamendu guztiak helburu hau lortzeko prestatu behar dira.
Hondar prestakuntza instalazioen eta fabrikatzen diren piezen arabera moldatu behar da hondarrekin zerikusirik dauzkaten akatsak murrizteko (hondar-akatsak 70% inguruan izaten ohi dira).
Kaxen dimentsio-perdoiak eta higadurak, eta arren moldearen kokapen modua kontuan hartzen dira.
Prozesu guztia berrikusten da produktibitate arazoei irtenbidea emateko.
Mekanizazio arloan lortzen den mozkina fundizioan egin behar diren aldaketen kostua baino askoz handiagoa da.
Prozesua berrikusten denean galdategiaren etekina ateratzen da, hobekuntza daukaten arloak azaltzen. Orduan neurrira egindako proiektuak honelako arloak optimizatzeko helburuak dauzkate: instalazio eta langileen etekina, energia kontsumoa, hondar berri kontsumoa, piezen akabera, akats piezen maila, eta abar.
Prozedura aproposenak gomendatzen ditugu eta beraien inplementazioa jarraitzen dugu, galdategiari etekin handiena ateratzeko helburuarekin. Teknologia ondo erabiltzen denean inbertsioen beharra txikiagotzen da. Bakarrik teknologia menpean denean eta kalitatearen edo produktibitatearen ikuspuntutik inbertsioa guztiz justifikatuta denean gomendatzen dugu. Gure trebeziak eta gaur egungo teknologiaren ezaguerak inbertsio berria gomendatzeko onartzen gaituzte, beti enpresaren beharrak eta eskaerak betetzeko helburuarekin.
Zehazki eta objetiboki analizatzen dira mozkin izan litezke produktuak edo prozesu aldaketak.
Behar diren kontrolak jartzen dira barne espezifikaziotik desbideraketak murrizten. Bezeroekin harremanetan egoten gara bururatu ahal diren propietate mekaniko edo fisiko aurkezteko.
Prozesuaren parametroak, konposizio kimikoa, inokulazioa, isurketa eta elikatzeko sistema diseinua, eta abar, kontutan hartzen dira orokorrean bezeroen eskaerak guztiz betetzeko.
Tratamendu termikoaren parametroak espezifikaziotara egokitzen dira edo galdaketa piezak tratamendu termikora egokitzen dira.
Fundizioen tekniko-ikuskapenak egiten dira instalazio eta ekipamendu ondasunak eta prozeduren etekina ezagutzeko. Ondoren behar diren hobekuntzak eroslearen plan estrategikora egokitzeko igartzen dira. Sendotasunen, ahultasunen, aukeren eta arriskuen analisia betetzen da, ebaluaketa argi bat eskainiz.
Fundizioan bertan, mekanizazio eta gero, muntaian edo martxan denean pieza batek huts egiten duenean edozein liskar saihesteko akatsen jatorria berehala jakitea derrigorrezkoa da. Piezak akatsen bat zeukala aintzakotzat hartzen baldin bada, arin aztertzen dugu eta akatsari aurre egiteko neurriak hartzen eta zuzentzen ditugu. Beste ikuspuntutik bezeroei piezen eskaeren arabera aleazio eta kalitate maila aproposena aukeratzen laguntzen diegu.
Oinarrizko kontzeptuen edo eta punta puntako teknologiaren guztiz pertsonalizatutako trebakuntza klasean bertan edo onlineko ikastaroak eskuragarri dira. Fundizioko arlo guztietako (metalurgia, moldea, hoztea, moldekatze makina, arrak moldekatze makina, ingeniaritza, akatsak, eta abar) oinarrizko edo aurreratua den ezaguera eukitzea nahitaezkoa da akatsak murrizteko eta ekipamenduari etekin handiagoa ateratzeko.



