Proiektuak bezeroen langileen lankidetza hurbilarekin garatzen ditugu, ingeniaritza kontzeptutik eta diseinu zehatz batetik, bezeroaren beharrak betetzen direla ziurtatzeko.
Inoiz ez dugu hasierako ekipamendu-ondasunetan inbertsiorik eskatzen. Gure ezaguera ezarriz prozesu guztiei (galdatze labea, burdinen garraioa eta tratamendua, isurketa, moldekatzeko makina, hondar sistema, arrak moldekatzeko makinak, metal isurketa eta elikadura sistema, eta abar) etekin hoberena ateratzea lortzen dugu. Bakarrik ekipamenduren bat botila-lepo bihurtu dela frogatzen dugunean eta inbertsioaren itzulkina guztiz justifikatuta dagoenean inbertsioa iradokitzen dugu.
Kolaborazioa fabrikazio prozesuaren azterketa sakon batekin hasten da. Instalazio eta hornitzeko indargune eta argalguneak ateratzen dira. Nazioartean erabiltzen diren praktiken jakinduriaz baliatuz, hobekuntzarako lan-eremuak identifikatzen ditugu eta guztiz pertsonalizatutako proiektua iradokitzen dugu (koste/onura adierazleekin). Proposatutako guztia bezeroaren instalazioetan arduradunarekin eta langileekin batera jarraipena egiten dugu adostutako hobekuntzak lortu arte.
Eskatuz gero, pertsonalizatutako ikastaroak ematen dira honako arloetan: metalurgia, makinen errendimenduaren optimizazioa, hondar prestakuntza, arren produkzioa, isurketa eta elikadura sistemak, teknologia berriak, akatsak, eta abar.


