Castirgaluk aplikatu ahal den ezaguera mugaraino gauzatzen du etorkizuneko fundizioa moldatuz. Besteak beste, hauxe dira fundizio aurreratuek abiarazi behar dituzten proiektu batzuk:
Moldaketa makinaren desbideraketa, arren eta beraien ar-hatzen lasaiera, arrak kokatzeko tresna eta hondarraren propietateak prozedura egokiak baldin badituzte eta monitorizazio egiten baldin bada bizar gabeko piezak lortu ahal dira.
- Bertikalak diren moldekatze makinetan lasaiera eta desbideraketa estuak lortzen dira eta bizar gabeko piezak lortzen dira. Orduan, piezen akabera linean bertan egin daiteke, kostu murrizketa eta produktibitate igoera nabarmena lortzen, biltegiratzea, kontainerren mugimendua, logistika, eta abar, ez dalako behar.
- Lasaierak eta desbideraketak erabateko kontrolak horizontalak diren moldekatze makinetan bizarrak eta beraien lodiera murrizteko aukera ematen du, piezen akaberaren denbora ia erdiraino laburtzen.
Ohi denez, isurketa eta elikatzeko sistemak kontserbakorrak dira, batez ere prozesuaren desbideraketak xurgatzeko helburuarekin. Metalurgian, prozesu parametroetan, hondar sisteman, arrak moldekatzeko makinetan, eta moldaketa makinan trinkotasuna lortzen denean isurketa eta elikatzeko berritzaile diren sistemak aplikatu ahal dira. Kasu batzuetan elikadura sistema (mazarotak eta mazarota exotermikoak) txikiagotu edo eta ezabatzeko posibilitatea sortzen da, hurrupadurak agertzeko arriskurik gabe. Galda eta tratamendu prozesuak aldatuz gero eta hozte-prozesuko oinarrien ezagueraren laguntzaz isurketa eta elikatzeko sistema optimizatu ahal da. Orain arte nahiko erraz lortu da 3-7% hobekuntza eredu plakaren etekinean, fundizioko dirusarrera handiagotzen.
Prozesua teknologiaz betetzen denean parametro guztiak denbora errealean kontrolatzen dira. Prozesuko edozein desbideraketa arin igartzen da eta prozesuak behar duen zuzenketa berehala egiten da, akats piezen fabrikazioa saihestuz.
Tekniko-ikuskapen osoa eginez gero arlo guztiak hobetu ahal dira.
- Galda labeko prozedurak berrikusten dira kalitate bakoitzak onartzen dituen material merkeenak erabiltzeko. Produktibitatea ere igotzen da galda materiala 55 minutu baino gutxiagotan prest edukitzeko (nahiko potentzia baldin badago).
- FeSiMg-en eta inokulanteen mota eta gehitzen diren kantitateak ea aproposak diren egiaztatzen dira. Gehiegi gehitzen baldin badira beste arazo batzuk sortzen dituzte.
- Hondar sisteman, errotaren etekina eta gehitzen diren produktuak optimizatzen dira piezen pisuen eta itxuraren arabera.
- Moldekatze makinaren etekina (abiadura eta moldeen lodiera) optimizatzen da fabrikatzen ari den piezen arabera.
- Arrak moldekatzeko makinaren abiadura, erretxin kantitatea eta kaxen higadura aztertzen dira etekin handiena lortzeko, piezen akatsak saihesten diren bitartean.
- Ingeniaritzan erabiltzen diren kontzeptuak berrikusten dira eredu plaken etekina handitzeko helburuarekin. Bezeroekin sortzen diren eztabaidak saihesteko komunikazio zuzena sortzen dugu elikadura zaileko atalak, onargarri diren akatsen neurriak, konposizio kimikoa ezarria eta eskatutako propietate mekanikoak berrikusteko.

